XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. Atala

HAURTZAROKO TRAGEDIA (1888-1905)

1. IRIARTEN HIRUZKIAK

Orixeren drama, inoiz gainditu ez zuen drama mingotza, amarena izan da edo, agian hobeto esanda, amarik ezarena.

Gauza jakina da jadanik, askok askotan esana delako, Orixe hiruzkia zela.

Maria Manuela Inazia Pellejero amak, berak ama Manazi deitzen duenak, hiru sabelkide munduratu zituen 1888ko abenduaren 6an, eguerdiko hamabitan, Orexako Iriarte baserrian: bi mutil, Nikolas eta Martin 1 Martin 2 urterekin hil zen, 1890-II-18an., eta neska bat, Dionisia, berak etxeko izenez Quito'n arrebarekin-en Denuxi deitzen duen arreba moja

2 Damas Catequistas izeneko Kongrazioan sartu zen 34 urterekin. Amerikan 47 urte egin ondoren, Loiolako komentura erretiratu zen zahartzaroan eta bertan hil 1979-VI-26an 90 urterekin, Institutuan 56 urte eginda gero. Komentuan esan didatenez (Elkarrizketa Loiolako Damas Catequistaseko Ama Nagusiarekin, 1897-II-13), erlijiosa oso jarraibidezkoa omen zen, santa fama zeukana. Baina, bide batez, sinestezinezko beste gauza harrigarri hau ere jakin dut Jose Mari Aranalderengandik: alegia, euskara erabat ahaztu zuela, hitz solte batzu ezik (Elkarrizketa J.M. Aranalderekin, Donostia, 1987-I-22). Zentzu batean, konprenitzekoa ere bada, Amerikan 47 urte egin bait zituen, eta horietatik hainbat Quito-n. Horregatik jarri zion, hain zuzen, Quito'n arrebarekin izena idazlan honi..

Jaiotzen bera izan zen azkena 3 Aranalde, J. M., Gure iruxki aundia, in: Orixe, Omenaldi, Euskaltzaindia, Donostia, 1965, 35 or..

Nikolasen bataiorakoan aiton-amonak hauxek izan ziren: Mateo Ormaetxea eta Maria Frantziska Etxeberria Gibelalde, Zaldibiakoa.

Ez zuen amapuntakorik izan, baina bai aitapuntakoa: Inazio Orizabala, Amezketakoa.

Saturnino Gastesi apaiz jaunak bataiatu zuen 4 Donostiako Diozesi-Artxiboan, Orexako Santa Krutz Parrokiako Jaiotze-Liburua, 5 lib., 9zk., 75 or..

Denok bat poeman, bere jaiotzako gertakari ezohizkoa oroituz, honela dio berak:

Ama gaxoak, aurraldi batez, titi bañan aur geiago 5 Aranalde, J. M., Gure iruxki aundia, in: Orixe, Omenaldi, op. cit, 35 or..

Baina ez da hain ezaguna ama honek berak 1877ko urriaren 14ean bizkiak izan zituela: Joakin Lorentzo, gaueko 11tan jaioa, eta Teresa, gaueko 11,30etan 6 Teresa 32 urterekin hil zen, 1909-V- 11n..